Inicio

Jaiak hobetu eta egokitu


Gasteizko Txosnen Batzordeak, berriz ere, positiboki baloratu eta eskertu egiten du jaietan txosnagunea izatea ahalbidetzen duen pertsona guztiek urte osoan zehar egiten duten interes gabeko lana. Batukada, "Le Clip", herri bazkariko sukaldariak, edota azoka ekologikoan parte hartu zuten ekoizleak ere zoriondu nahi ditugu. Eta jakina, txosnek eskaintzen duten eredu alternatiboa txanda bat eginez edo pote bat hartuz posible egiten duten guztiak.

 

Era berean positiboki baloratzen ditugu aurten abian jarritako ekimen berriak, arabar boloak edo produktu ekologikoen azoka besteak beste; eta espero dugu datozen urteotan errotzea.

 

Oso ondo egon ere badago, aurten alkatetzak txosnen lan ona aintzat hartu izana, baina gogoratu nahi diogu, honez gero, badirela 29 urte txosnek beren eredu alternatiboa Gasteizko jaiei ekartzen diotena; eta onarpen horrez gain laguntza handiagoa behar dutela txosnek ekarpen modu eraginkorragoan egin ahal izateko.

 

Edonola ere, iaz egindako balorazioa berresten dugu, hau da, dena oso ondo dago, guztiak balorazio positiboak dira, baina Gasteizko jaiek benetan zerbait dute faltan eta jakina sentimendu guztien isla izan behar dute . Iaz eta jaien aurreko prentsaurrean genioen moduan Gasteizek, inplikatuta dauden eragile guztiek osatuko luketen jai batzorde herrikoia, erabakitzeko ahalmena lukeena behar du. Orain arte jaietan izan dugunaren egokia eta desegokia aztertu eta ebaluatutakoaren gainean proposamen desberdina egin beharko du.

bazkaria  boloak  kalejira
Gasteizko Txosnak