Inicio

Gaztesarea: Gasteizko jaietan txosnaratzeko deia luzatu dute


http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=15012

 

Beste urte batez eta hilabete Andra Mari Zuriaren Jaiak hasteko eskas falta delarik, Gasteizko Txosnen Batzordeak Txosna guneko musika-programazioa aurkeztu nahi dugu.

 

Aspaldidanik egiten den moduan, Txosnen eremuak bi eszenatoki izango ditu ?bata nagusia eta bestea karpa barruan- kontzertuak jasoko dituztenak.

 

Horrela, abuztuaren 4ean gaueko 0:00etan COBRA eta KAOTIKO-k irekiko dute eszenatoki nagusia. Lehenak, PILT, Berri Txarrak, Kokein eta E-Virus 69 taldeetatik datozen ibilbide handiko musikariak, Stoner Rock-aren proposamen makatzailenetariko batekin eta bigarrenak, erabat ezaguna den talde arabarra.

 

Abuztuaren 5ean, gauerdian ere, THE KLUBA izando dugu, Juantxo Skalariak-en talde berria, eta beraien ondoren DR. RING-DING, alemaniako Ska talde beteranoa. Gau horretan bertan, gaueko 4:00etan karpan REVOLUTIONARY BROTHERS donostiarrak arituko dira, beren Sound System proposamenarekin.

 

6an zuzenekoak 20:30etan hasiko dira XXXXXXX taldearekin. 0:00etan WILLIS DRUMMON lapurtarrek hasiera emango diote gau rockeroari, jarraian SEXTY SEXERS-ek joko duelarik, aurkezpenik behar ez duen Berako laukotea. Gaua bukatzeko, SHARON STONER arituko da karpan, gaueko 4:00etan.

 

Ostirala 7an INDARRAP eta EKON-en txanda da. Gasteiztarrek bere hip-hop indartsua dakarte eta Arrasateko talde beteranoa berpiztua itzuliko da taula gainera. Gau horretan bertan karpan DEJOTA DJ arituko da bere bitsa jaiarekin.

 

8an musika INSERSHOW-ren eskutik joango da, punk-rock berbena interaktiboa, non ikuslegoak errepertorioa aukeratu eta taldearekin batera taula gainean abesteko parada izango duen.

 

Jaiak ondo bukatzeko, 9an, Txosnek VOMITO eta GATILLAZOrekin orrokatuko dute eszenatoki nagusian, eta CARROCERÍAS BETOÑOrekin, karpa hurrengo urterarte agurtuko dutenak, alegia.

Gasteizko jaietan herri mugimenduarekin entsoznatzeko deia ere luzatu nahi dugu. Animatu ta jaieten ikusiko dugu elkar.

 

Honekin batera gure web orriaren formatu berria aurkeztu nahi dugu, gaurtik aurrera www.gasteizkotxosnak.org helbidean aurtengo kartela programazioarekin eta jaiak bitarte ateratzen diren berriak ikusi ahal izango dituzute.

Besterik gabe Eskerrik asko.

Gasteizko Txosnak