Gaur egun, 35. urtemugan, Gasteizko Txosnak kolektibo ezberdinek osatzen dituzte. Kolektibo hauek haien lana esparru ezberdinetan burutzen dute: antidesarrollistak, ikasle mugimendua, komunikazio alternatiboa, internazionalismoa, euskararen defentsa, errepresioaren kontrako lana, eskubide sozial eta politikoak,…

Jai-eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egiten dugu. Egoera honen aurrean, gure jarrera argia da, gure parte-hartzeko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun bitartean, lanean gogor jarraitzen dugu, gero eta ekimen gehiago antolatuz, momentu honetan dugun eremua indartzen saiatuz eta parte hartu nahi duen guztiari ateak irekiz.

Jaietan Herri Mugimenduarekin
ENTXOSNATU!!

 

KOLEKTIBOAK: