Banda Lehiaketan izena eman zuten taldeetatik hamar igaro ziren finalurreko fasera: Eh, Mertxe!, Paradixo, Huts, Tristtan Mourguy eta Horeba, Raust, Tara, Tooth, Izatefaltsua, Ostabe eta Patx&Run. Banda Lehiaketako oinarriek finalera igaro behar zuten 5 taldeetatik bat entzulegoak aukeratu behar zuen, beste bat gutxienez Arabakoa izan behar zen eta gutxienez beste batek emakumeen presentzia izan beharko zuen.
 
Iragan martxoaren 20tik 24ra bitarte webgune honetako bisitariek finalaurreko 10 taldeen artean finalera pasako den lehenengoa erabaki zuten botoa emanez. Sodupeko Ostabe izan zen bisitarien boto gehien eskuratu zuen taldea. Honekin batera, Gasteizko Tara, Basauriko Raust, Gasteizko Paradixo eta Trapagako Huts ere egongo dira azkeneko fasean elkarren lehian.
 
Bost talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute martxoaren 28an Jimmy Jazz Gasteiz aretoan. Musikari batek, ekoizle batek eta GASTEIZKO TXOSNAKeko antolakuntzako kide batek osatutako epaimahiak erabakiko du Banda Lehiaketako talde irabazlea, Gasteizko Jaietan Txosnetan jotzeko aukeraz gain 500 euroko saria ere jasoko duena.