1.- PARTAIDEAK

Lehiaketan Euskal Herriko taldeek edota jatorri euskal herritarra duten taldeek parte hartu ahal izanen dute.
Aipatu musika taldeek ezin izango dute diskoetxeren batekin indarrean dagoen kontraturik izan. Autofinantziatutako lan diskografikoak dituzten musika taldeak ez dira kanpo geldituko.
Talde bakoitza izen bakarrarekin aurkez daiteke, nahiz eta taldekideak, maila pertsonalean, beste talderen baten partaide izan daitezkeen.
Aurkezten dituzten abestietan euskerak duen presentzia positiboki baloratuko da.
Aurkezten dituzten abestietan ez dira letra sexistarik, homofoborik, arrazistarik edota xenefoborik onartuko.

 

2.- IZEN EMATEAK

Lehiaketan izena ematea oinarri hauen aurkezpenarekin batera irekitzen da eta 2019ko martxoaren 8an 15:00ean bukatuko da. Izena ematea www.gasteizkotxosnak.org helbidean egin beharko da.
Izena ematen duten taldeek 5 abesti (horietatik hiru euskaraz izan beharko dira), taldekideen datuak eta izens ematea egiten duen pertsonaren datuak biltzen dituen inprimakia beteko dute.

 

3.- KANPORAKETA FASEA

Antolakuntzak jasotako materialaren bitartez gauzatuko du kanporaketa fasea. Martxoaren 8an jasotako material guztia aztertu ondoren, 10 talde sailkatuak izango dira. Martxoaren 15etik martxoaren 21era www.gasteizkotxosnak.org webgunean 10 sailkatuen artean ikuslegoaren bozkak jasota finalerako lehen taldea aterako da. Beste lau taldeak GASTEIZKO TXOSNAKek hautatuko ditu.
Finalera heltzen diren 5 taldeetatik bat, ikuslegoak hautatutakoa izango da. Beste lau taldeak GASTEIZKO TXOSNAKek erabakiko ditu. Gutxienez bat arabarra eta beste bat emakumeen presentzia duena.

 

4.- FINALA

Finalerako sailkatzen diren 5 taldeek, antolakuntzak Jimmy Jazz Gasteiz aretoan programatuko duen kontzertu batean, zuzenean, joko dute. Emanaldi bakoitzaren iraupena gutxienez 15 minutukoa eta gehienez 20koa izango da. Iraupen hau gainditzen bada emanaldia geldituko da.
Epaimahaia musikari batek, ekoizle batek eta GASTEIZKO TXOSNAKeko antolakuntzako kide batek osatuko dute.

 

5.- SARIAK

Lehiaketaren irabazleak 500 euroko saria jaso eta 2019ko Gasteizko txosnetan aritzeko aukera izango du.

 

6.- LEGEA

Antolakuntzak ez du bere gain hartuko plagiorik, aurkeztutako abestien letra zein musikaren gaineko egile-eskubiderik, ezta legearen beste edozein urraketa ere. Eta, bertsioen kasuan, epaimahaiaren balorazioa baxuagoa izanen da.

 

7.- EKOIZPEN PROPIOA

Musika talde bakoitzak, gutxienez, bere ekoizpeneko 4 abesti aurkeztu beharko ditu eta emanaldiaren gainontzeko denbora bertsioekin osatu ahal izanen du.

 

8.- ESKUBIDEAK

Parte hartzen duten musika taldeek, euren irudi eskubideak eta baimena emango dute abestiak edota kontzertuak komunikabide desberdinetan zabaltzeko, beti ere lehiaketaren garapenaren barruan eta inoiz ez antolaketaren aldetik erabilera komertziala egiteko.

 

9.- OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak musika talde parte-hartzaile guztien aldetik oinarrien onarpena dakar, baita antolaketa batzordearen eta epaimahaiaren erabakien onarpena zein hauen kontrako erreklamazio guztiei uko egitea ere. Parte hartzeak, aldi berean, ekitaldiaren ezaugarriak, bere egitura eta antolaketaren onarpena ere badakar.

 

GASTEIZKO TXOSNAKek eskubide guztiak erreserbatuko ditu.