Fracking Ez


Araban frackingaren aurkako Manifestua sinatu dugun elkarte, sindikatuak, alderdi politiko, eragile zein norbanako talde bat gara.

MANIFESTUA

Haustura hidraulikoaren teknikaren bitartez zaharkitua dagoen eredu energetikoa mantentzeko apustua egitea, burutu behar ez den akatsa da. Frakingaren aurka ekiten daramatzagun hilabete hauetan, ikerketa zientifiko berriak eta egin nahi dituzten lanei buruzko datu berriak eskuratu ahal izan ditugu. Egun, haustura hidraulikoa eta bere ondorioei buruzko ezagutza askoz ere handiagoa da. Egunero heltzen zaizkigu teknika hau zalantzan jartzen duten kasu ugari.
Argi dugu ez dugula frakingaren aldeko apusturik egin behar bizitzarako ezinbestekoak diren baliabideak babestu nahi baldin baditugu, hau da, airea, lurra eta ura. Teknika honen bidezko gasaren ustiatze masiboak baliabide hauentzako presio jasanezina litzateke eta amildegira bideratuko gintuzkeen ereduari eutsiko lioke.
Argi dugu eta honela azaltzen dugu: Ez dugu haustura hidraulikorik nahi, ez hemen ez inon. Ez ustiatze eremurik, ez explorazio prozesurik ere, ez ditugu nahi.
Pertsona eta erakunde orori eragiten dion arazoa da hau. Honegatik guztiagatik bakoitzak bere eremuan ez ohiko gasaren erauzketa bideratzen duen edozein plan gelditzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala aldarrikatu nahi dugu:

  • Gizartea, arazo hontako eragile nagusia, frackingaren ukazioa era ezberdinetan azaleratuz eta aktiboki ustiatze proiektu hau geldiarazteko mobilizazioetan parte hartuz.
  • Elkarte, kolektibo, talde, ezberdinak, beraien aukeren barruan, haustura hidraulikoaren aurkako mugimenduak bideratuz.
  • Gobernu erakundeak, proiektu hauen erantzule zuzen direnak, erauzketa eta explorazioa bultzatzeari utziz.

Komunikatu honen bitartez, 2012ko urriaren 6an Gasteizen eta Kantabrian burutuko den protesta jardunaldira gonbidatzen zaituztegu.
Jardunaldi hau haustura hidraulikoaren aurkako borrokan eta teknika honek suposatzen duen ereduaren baztertzean, esanguratsua izatea espero dugu.