Gazte Karpa


Gazte Karpa 2012ko Gasteizko jaietan sortu zen, Gasteizko txosnei gazte eta ikasle mugimenduaren ekarpena egiteko helburuarekin, eta partehartzea bultzatuz jaiak herritik eta herriarentzat antolatu nahian.

Jaia eta aldarrikapena uztartu ditu beti Gazte Karpak, eta, aurten laugarren urtez, abuztuaren 4tik 9ra Gasteizko txosnagunean (Gasteizko campusean) aurrera eramango dugun egitaraua aurkeztu nahi dugu (Gasteizko Txosna Batzordearen egitarauarekin uztartzen dena): ekimen zein ekitaldi ezberdinak, kontzertuak, DJak, bazkariak, eta abar luze bat. Gainera, txosnetako hainbat egun tematiko Gazte Karpan bertan egingo dira: 6an Entxosnazio Eguna, 7an Gazte Eguna eta 8an Ikasle Eguna.

Hurrengo egunotan zein jaietan zehar, sare sozialetan jarraitu ahal izango dira azken berriak (besteak beste, abesti eta spot ofizialak), eta ekimen guztien jarraipena: Facebook eta Twitter.

Karakterizazioari dagokionez, lehenengo hiru urteetan bikingoak izan ziren Gazte Karpako protagonista, euren itsasontzietan iraultzaren indarra defendatuz. 2015etik aurrera, logo eta irudi berria aurkeztu genuen. Aurten, V. urteurrenari ospatuko dugu, Bizi Oraina Sentiru Taupada “BOST” lelopean.

Batu zaitez herri mugimenduarekin entxosnatzeari!

 

Aurreko kartelak: